Gozatu egin zuten atzo bertsozaleek santelmoetako bertso saioarekin. Herrian puri-purian dauden gaiak jarri zizkien Unai Manterolak oholtzan bildutako sei bertsolariei (Miren Artetxe, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Aimar Karrika, Maialen Lujanbio eta Jon Maia); hala nola, Erribera kaleko horma, turismoa, hondakinak... Txantxarako tartea ere izan zen eta, nola ez, duela gutxi joandako lagun bat gogoratzeko ere bai. Segidan dauzkazue aukeratu ditugun beste hiru bertsoaldi: Erriberako hormaren ingurukoa, Egañak Lazkao Txikiri kantatutakoak, eta Jon Maia eta Maialen Lujanbioren artekoak.