Jokatu diren lau final laurdenetatik onena izan da Imanolena. Surflariek lortutako puntuek hala utzi dute agerian. Bikain aritu da zumaiarra, baina ez frantziarra bezain ondo. 9,77 puntuko olatu bat hartu du Huscenotek. Finalerdietatik kanpo geratu bada ere, pozik egoteko arrazoiak baditu Imanolek, maila honetako txapelketa batean bosgarren postuan amaituko duelako.