Kauldi Odriozolak lau gol sartu zituen atzo Espainiako selekzioarekin

Baleike

Espainiako eskubaloi selekzioak Tunisiaren aurkako partida jokatu zuen atzo Ciudad Realen. Jordi Riberak zuzentzen duen taldea erraz nagusitu zen, 33-18 emaitzarekin. Kauldi Odriozola zumaiarrak jokatzeko aukera izan zuen, eta nola: Bidasoa taldeko hegalekoak lau gol sartu zituen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide