Zumaiako kadete mutilek hirugarren amaitu dute Gipuzkoako batel liga

Baleike 2018ko apirilaren 9a

Atzo goizean jokatu zen Getarian Gipuzkoako batel ligako azken jardunaldia, eta estropada amaitu ondoren, ligako sariak banatu ziren. Zumaiako batelen artean, kadete mutilek, brontzezko domina lortu zuten.

Batel ligako azken jardunaldia jokatzearekin batera, ligako sariak banatu ziren atzo Getarian. Guztira, sei ontzi uretaratu zituen Telmo Deunek, eta hauek izan ziren jardunaldiko emaitzak: haurren nesken mailan seigarren, promesen neska mailan hamabigarren eta talde mistoa hamaseigarren, kadete mutilen mailan hirugarren, jubenil mutilen mailan laugarren, eta senior mutilen mailan bosgarren.

Gipuzkoako liga ere atzo bertan amaitu zen, eta ondorioz, sari-banaketa egin zen. Zumaiarren artean kadete mutilek jaso zuten brontzezko domina. Gainerako taldeek horrela amaitu zuten liga: haur mailako neskek seigarren, promesa mailako nesken A taldeak zortzigarren eta B taldeak hamabosgarren, infantil mailako mutilen A taldeak zazpigarren eta B taldeak bederatzigarren, kadete mailako mutilen A taldeak hirugarren eta B taldeak hamabigarren, jubenil mailako neskek bosgarren, jubenil mailako mutilek laugarren eta gizonezko seniorrak laugarren.

Asteburu honetan Gipuzkoako txapelketa jokatuko da Pasai Donibanen, eta hurrengo astean, Euskadikoa, Legution.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide