HBO kate estatubatuarraren Game of thrones telesailaren euskal lokalizazioek saria jaso zuten igande goizaldean Estatu Batuetan egin zen ekitaldian.
2016an bezala, antzinako telesail onenaren saria jaso zuen Zumaian grabaturiko telesail ezagun honek, eta bide batez, Nazioarteko Lokalizazioen Sindikatuak, Itzurun, Barrika eta Gaztelugatxe bezalako lekuak saritu zituen. Tate Araezek, lokalizazio arduradunak, jaso zuen saria Robert Boake eta Matt Jones lankideekin batera.
Arritxu Marañon, Udaleko PSE-EEko zinegotzia, pozik agertu da sariarekin. "Oso garrantzitsua da Zumaiarentzat. Honek nazioarte mailan ezaguna izaten jarraitzea ahalbidetzen du", adierazi du.
Itzurungo hondartza telesaileko zazpigarren denboraldian agertu zen, eta 2016ko urrian izan ziren grabatzen.