Zumaiako boxeo klubeko zuzendaria den Ruben Arredondok azaldu duenez, teknikoki nagusi izan zen Diamé eta merezimendu osoz irabazi zuen borrokaldia. Hiru minutuko hiru roundetara jokatu zen eta puntutara nagusitu zen zumaiarra.
Bestalde, boxeo gaiekin jarraituta, Arredondo berak zuzenduko du aurtengo Gipuzkoako boxeo txapelketa, baita finalak Zumaiara ekarri ere. Finalaurrekoak Donostian jokatuko dira, eta finalak Zumaian sanpedroen bueltan.