Astelehen goizaldean herriko taberna batean gertatu zen sexu erasoaren datu gehiago eman ditu Ertzaintzak gaur arratsaldean. Oharrak dioenez, Ertzaintzako patruila bat azaldu zen goizeko 06:30ak aldera Zumaiara, eta udaltzainekin eta biktimarekin harremanetan jarri ondoren jakin zuten biktimak gazte baten sexu-ukituak jasan zituela. Gainera, ustezko erasotzaileak, biktimaren bikotekidea ere jo zuen.
Ertzaintzak 28 urteko gazte bat atxilotu zuen, eta gaur goizean Azpeitiko epailearen aurretik pasa da.