Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatutako zesta puntako hiru partidekin hasiko da asteburu honetako karteldegia Aitzurin. Lehenengo bi partidak jubenil mailakoak izango dira: Zumaiako Aguirrek Danok Bat-eko Mendizabalen aurka jokatuko du lehendabizi, eta Zumaiako Lopez Danok Bat-eko Arrillagaren aurka lehiatuko da gero. Eguneko azken partida infantil mailakoa izango da, eta Zumaia 2-k Danok Bat 3-ren aurka jokatuko du. Lehenengo partida 19:15ean hasiko da.
Larunbatean, hilaren 14an, eguerdiko 12:00etan, Santelmoetako zesta punta txapelketako finalak jokatuko dira. Arratsaldean, berriz, 15:30ean hasita, Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatutako zortzi partida izango dira:
- Zumaia 2 – Aduna 2: alebin mailako nesken pala
- Zumaia 1 – Asteasu 2: alebin mailako nesken pala
- Zumaia 2 – Altzo: alebin mailako nesken pala
- Zumaia 1 – Hernani 2: infantil mailako nesken pala
- Zumaia – Legazpi: eskuzko alebin maila bi
- Zumaia (Aristi) – Hernani (Urtzi): eskuzko kadeteen maila bat
- Zumaia (Iriondo) – Orio (Lertxundi): eskuzko nagusien maila bat
- Zumaia (Iribar) – Gazteleku (Alberdi): eskuzko nagusien maila bat
Amaitzeko, igandean, eskuzko hiru partida izango dira. Zumaiako Alcantara Hernaniko Perurenaren aurka lehiatuko da kadete mailako lehenengo partidan. Ondoren, Zumaiako Larrañagak Pagazpeko Albenizen aurka jokatuko du jubeniletan, eta azkenik, nagusien mailan, Zumaiako Etxabek, Azkoitiko Zendoaia hartuko du. Lehenengo partida 10:30ean hasiko da.