Urola ibaia Bedua parean

Baleike 2018ko apirilaren 11

Euria erruz bota du egun guztian, eta oraindik ere hala ari du. Urola ibaiak ez du gainezka egin Zumaian, baina Oikia eta Bedua parean, asko hazi da. Argazkia 15:30ean atera da.

14:46ean izan da gaurko itsasgora, eta egun guztiko zaparradek, Euskal Herriko hainbat ibai urez betetzea, eta ondorioz, gainezka egitea eragin du. Euskalmetek twitter bidez azaldu du, eguerdian, Aizarnazabal parean, Urolako arroa maila horia izatera ere iritsi dela momentu batean.

Udaltzainak jakinarazi duenez, abisu horian jarraitzen dugu, baina oraingoz ez da uholderik ez ezbeharrik izan Zumaian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide