Azken ordutan botatako euriak izan du beste behin ere eragina kostako errepidean. N-634 errepidea itxita dago Getaria eta Zarautz artean luizi batengatik, trafiko zuzendaritzak adierazi duenez. Zarautzera joateko Meagako errepidea edo AP-8 autobidea erabili beharko dute auto gidariek.