Zubietako errauskailua geratzeagatik akusatuta daude bi pertsona hauek, eta gaur hasi da epaiketa Madrilgo Kontu Auzitegian. Uste baino luzeago joan dira deklarazioak, eta epaiketak beste egun batean jarraituko du.
Euskal Herriko beste hainbat plazatan bezala, Zumaian ere Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini elkartasuna adierazteko ekintza egin da Zumaia Zutik taldeak deituta. Kofradiako plazan bildu dira, eta handik manifestazioan abiatu dira, kazuelak eta paelak astintzen zituzten bitartean.