Kantabriarrei irabazita, bihar erabakiko da Pulpo Espainiako zortzi onenen artean izango den

Baleike

Ttakun taberna Pulpo Eskubaloia jubenil nesken taldeak 25-17 emaitzarekin irabazi dio gaur BM Vallebuelna kantabriarrei Lubaki kiroldegian jokatzen ari diren Espainiako txapelketako fasean. Aurreko partidan AD Carballal galiziarrak nagusi izan dira La Rocaren aurka, eta guztia bihar eguerdiko partidan erabakiko da. 

Bi taldeak, Pulpo eta Carballal orain arte jokatutako bi partidak irabazita helduko dira bihar, eguerdiko 12:30ean Lubaki kiroldegian jokatuko den azken partidara. Finala izango da biharkoa, eta partidako irabazlea Espainiako txapelketako zortziko finalera sailkatuko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide