Santelmoak18

Jose Manuel Martin, 'Estay' zaldiarekin, Itzurunen irabazle

Baleike 2018ko api. 16a, 10:41

Zaldi lasterketak ospatu ziren atzo Itzurun hondartzan, San Telmo jaien repetizioetan. Ohikoa den bezala, jendetza hurreratu zen Motxanekua elkarteak antolatutako ekitaldia ikustera. 

12 zaldunek, eta beste hainbeste zaldik, hartu zuten parte lasterketan, eta irabazlea, beste behin ere, Lasarte Oriako Jose Manuel Martin izan zen, Estay zaldiarekin. Seigarren aldia da Itzurungo lasterketak irabazten dituela. Bigarren Imanol Mujika izan zen, Eusebio zaldiarekin, eta hirugarren Iñaki Bueno Presuntuosorekin. 

Motxanekuako zaldunei dagokionez, Alex Aramendi bosgarren izan zen eta Eneko Urbieta seigarren. Kontsolazioko finalean, berriz, Eneritz Etxabe izan zen irabazlea.

Hemen dituzue Peio Romatetek ateratako hainbat argazki.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide