Jokotekniaren lehen edizio hau Bilboko Azkuna Zentroko Bastida aretoan egingo da, maiatzaren 12an, larunbata, 9:00etatik 14:00etara.Ekitaldia doan izango da, baina parte hartzeko aurrez izena eman beharko da https://jokoteknia.eus/ webgunean.
Jardunaldiko antolatzaileek euskal bideo-joko industriaren aditu, ikasle eta jokalariak elkartuko dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, gaur egun dauden proiektuak ezagutzeko aukera eskainiko du ekitaldiak, eta horri lotuta, egungo egoeraren diagnostikoa egingo da, etorkizunerako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko.
Aurpegi ezagunak batuko dira Jokoteknia jardunaldiaren lehenengo edizioan: Iker Álvarez Castellanos (Pokemon, Japonia), Txus Ordorika, Cristian Rodriguez Landeira (Euskal Encounter), Carlos Coronado Muñoz (Pantumaca), Julen Zaballa García eta DigiPeneko Arantzazu Martinez Ugarte, Laura Barrenengoa Clemente eta Andoni Alonso Lizarralde.
Egitaraua
09:15 Lokalizazioa eta itzulpengintzaren Boss Stagea. Iker Alvarez Castellanos (Pokémon, Japonia).
09:50 Bideojoko garapena: The Good, The Bad, The Ugly. Txus Ordorika.
10:25 Euskararen zenbaki arazoak. Cristian Rodriguez Landeira (Euskal Encounter).
11:00 Del local al global: Beneficis d'implementar el euskera i el català en infernium. Carlos Coronado Muñoz (Pantumaca)
11:35 Atsedenaldia.
12:10 Euskal bideojokoen hasi-masiak. Julen Zaballa Garcia.
12:45 Mahai-ingurua: Nola ikusten duzue Euskal Herrian bideojokoen industria?