Pala txapelketetarako izen-ematea zabalik dago

Baleike

Zumaiako nesken eta mutilen arteko V. pala txapelketa herrikoirako izen-ematea zabalik dago jada. 

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bi txapelketa desberdin izango dira: mutilen artekoa, banaka; eta nesken artekoa, binaka. 

Partida bakoitza 30 tantura izango da, eta teniseko pilotarekin jokatuko da. Partidak Odieta pilotalekuan jokatuko dira, astelehen, astearte, asteazken eta ostegun arratsaldetan, eta larunbat goizetan. Euria egingo balu, partidak Herri Eskolako frontoira eramango lirateke. 

Izen-emate epea apirilaren 21ean itxiko da. Izenak emateko 666 425 640 telefonora deitu behar da. Sariak izen-ematearen araberakoak izango dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide