'El insulto' film libanoarra emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike

Ziad Doueiri zuzendari libanoarraren azken luzemetraia da El insulto filma. Libanoko kristau baten eta palestinar baten arteko eztabaida bat, komunitateen gatazka bihurtuko da.

Toni Libanoko kristau bat da. Etxeko landareak ureztatzen ari da. Ura balkoitik eroriko da, eta Yasser zipriztinduko du. Yasser palestinarra da. Bien arteko eztabaida hasiko da, eta Yasserrek Toni irainduko du. Tonik afera auzitara eramango du, eta xextra txikia komunitateen arteko gatazka bihurtuko da.

Filma ostiralean emango da 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide