Gaurko Lindy Hop saioa Kofradian egingo da

Baleike

Astindu dantza taldeak Lindy Hop dantza estiloko hiru saio antolatu ditu. Lehen biak otsailean eta martxoan egin ziren, hilabeteko saio bana Torreberriko aterpean. Gaur egingo da hirugarrena, eta eguraldi ona aurreikusita dagoenez, Kofradiako plazatxoan egingo da, 18:00etatik 20:00etara. Edozeini zabalik dagoen tailerra da hau, nahikoa da esandako orduan agertzea. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide