Musu ontziak irabazi du Klub Nautikoak antolatutako legatz arrantza txapelketa

Baleike 2018ko apirilaren 23a

Bost ontzik bakarrik hartu zuten parte Zumaiako Klub Nautikoak antolatuta larunbatean jokatutako VI.legatz arrantza txapelketan, eta hauetatik hiruk bakarrik aurkeztu zuten arrantzatutakoa, nahiz eta itsasoaren egoera egokia zen. 

Irabazlea Musu ontzia izan zen, zortzi legatzekin eta 8,4 kilorekin. Bigarren Bitxito izan zen lau legatzekin eta lau kilorekin, eta hirugarren Spar beste lau arrainekin eta 2,8 kilorekin. Guztira 16 legatz arrantzatu ziren.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide