Estropadan parte hartu zuten 17 ontziak goizeko 11:00etan abiatu ziren Getariatik. Hasiera batean haize gutxi izan zuten, baina denborarekin indarra hartzen joan zen, eta 25 korapilotara heldu zen. Horri esker, belaontzien maniobra ederrak ikusteko aukera izan zen.
Probako irabazlea Ai ama ontzia izan zen. Hiru ordu eta bederatzi minutuan amaitu zuen estropada.
Emaitza hau kontutan hartuta, Neguko ligako sailkapena honela geratu da.
- 1. Salvador Manterolaren Ai Ama, 8 punturekin.
- 2. Santiago Portularrumeren Andarax Bi, 14 punturekin.
- 3. Manuel Gonzalezen Arriero, 33 punturekin.
Antolatzailea izan den Zumaiako Klub Nautikoak eskerrak eman nahi dizkie parte-hartzaile guztiei erakutsitako jarrerarengatik. "Espero dugu larunbat horretan bertan hasitako Olarru Cup 18an jarraituko duela".