Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatu ziren igande goizean Tolosan. Zumaiako bi kirolari heldu ziren 2. urteko infantilen finalera, Gonzalo Agirre eta Julen Cabanillas, hain zuzen ere. Aurrean Mutrikuko Danok Bat klubeko bikotea izan zuten. Mutrikuarrak izan ziren nagusi zumaiarrak 30-12 mendean hartuta.