'Inun' kantautorearen kontzertua, maiatzean, Bilboko Euskararen Etxean

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko apirilaren 24a

Mikel Inunziaga Inun kantautore zornotzarrak Aingurak izeneko disko berria aurkeztuko du kontzertuan. Emanaldia Bilboko Euskararen Etxean egingo da, maiatzaren 24an, 20:00etan, Azkue Fundazioak antolatuta.

Aingurak kantautore honen hirugarren diskoa da, Berreginez eta Da Nola lanen ostean. Diskoaren izenburua Jon Benitoren Aingurak erreketan poematik hartu du: "Poema hura irakurri nuenean pentsatu nuen: hauxe musikatu egin behar dut".

Eta hala izan da. Benitoren hitzekin batera beste idazle eta lagun batzuen hitzak jaso ditu "artisau-lana" den disko honetan, besteak beste, Iñaki Mendizabalenak edota Iñigo Astizenak. Zornotzarraren esanetan disko berria aurreko bien "hibridazio bat" da: "Hobekuntza asko tarteko, baina lehengoaren freskotasuna eta makillaje gutxi ditu, eta bigarrenaren instrumentazio landuago bat". Zortzi abestiz osatutak diskoa da: "Gaurko egoera sozialari eta norbanakoari buruzko galderak eta kritikak planteatzen ditut". Gaineratu du, ez dela tristeziaren apologia bat, ez zuela oso "disko iluna" egin nahi, eta kanta "gogorrak eta pisutsuak" musikarekin "leundu" dituela.

Diskoa grabatu du musikari lagunekin eta banda izango denarekin, eta biran arituko da, hortaz, honako hauekin: Argibel Euba, baterian; Dani Tomas, gitarra elektrikoan; Bihotz Gorospe, koro eta perkusioekin; Ekain Alzola, baxuan; eta kontzertu honetarako Sergio Mayoral tronpeta-jolea ere izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide