Zumaiako Futbol Eskolako izen-emate epea ekainaren 30arte ireki da

Baleike

2017-2018 denboraldiko Futbol Eskolako jokalari eta entrenatzaileak. Argazkia: Carlos Callejo

Hurrengo denboraldian Zumaiako Futbol Eskolan parte hartzeko izen-emate epea ireki dela jakinarazi du Zumaiako Futbol Taldeak. 2010, 2009, 2008 eta 2007 urteetan jaiotako neska-mutilek ekainaren 30arte eman ahal izango dute izena.

Izen-emate orriak Lubaki kiroldegiko harreran edo Aita Mari futbol zelaiko tabernan jaso eta entregatu daitezke.

Amaitzear dagoen denboraldi honetan 175 haurrek hartu dute parte Futbol Eskolan, inoiz baino gehiagok. Aurreko denboraldiko prezioa mantentzen da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide