Eskuzko pilota partidak jokatuko dira asteburuan Aitzurin

Baleike 2018ko apirilaren 26a

Asteburu honetan ere pilota partidak jokatuko dira Aitzuri frontoian. Oraingoan, euskuzko partidak jokatuko dira. 

Hauek dira ostirala eta larunbata bitartean jokatuko diren norgehiagokak:

Ostirala, 19:30ean hasita

Zumaia – Txapagain, 2. urteko alebinetan.
Iriondo (Zumaia) – Artetxe (Intza), nagusietan, lau terdian.

Larunbatean, 10:30ean hasita

Agirre (Zumaia) – Etxaniz (Gure Txeru), nagusietan, lau terdian.
Etxabe (Zumaia) – Cagigas (Arrasate), nagusietan, lau terdian.
Larrañaga (Zumaia) – Urruzola (Gazteleku), jubeniletan, lau terdian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide