Haur danborradako argazki erakusketa jarri du Jakintzak Alondegiko sarreran

Baleike

Santelmoetako haur danborradako argazki lehiaketako 70 argazkiekin osatu du erakusketa Jakintza elkarteak. Datozen bi astetan egongo da ikusgai Alondegiko sarreran.

Aurtengo lehiaketan 100 argazki baino gehiago aurkeztu dira, eta maila oso onekoak gainera; bai teknika, eta baita kalitate artistikotik ere. Argazki horietatik 70 lan aukeratu dira erakusketa antolatzeko, eta hurrengo bi astetan Alondegiko sarreran egongo dira ikusgai. Gauzak horrela, epaimahaikideentzat oso zaila izan da argazki irabazlea aukeratzea. 

Bide batez Jakintza Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie tanborradan irtendako haur eta gaztetxo guztiei, gurasoei, laguntzaileei, Musika Bandari eta orokorrean danborrada arrakastatsua izaten lagundu duten guztiei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide