Zozkatu ditugu 'Ergela' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2018ko apirilaren 26a

Txalo produkzioaken Ergela antzezlana izango da bihar Aita Mari zinean (22:00etan). Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Saridunak hauek dira: Imanol Urbieta Esteibar, Ainhoa Aristi Legarra eta Xabier Ureta Askasibar. Zorionak! Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzue zain. Besteoi gogoratu sarrerak aurrez salgai dituzuela turismo bulegoan 9,5 euroan, 6 euroan Gazte Txartelarekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide