Trafiko mozketak Getariako triatloia dela eta

Baleike 2018ko apirilaren 27a

Igandean, hilak 29, Getariako triatloiaren IV. edizioa jokatuko da. Kirol proba honek eragina izango du eskualdeko trafikoan. 

Hauek dira triatloiak inguruko errepideetan izango duen eragina:

MEAGA:

  • Meagatik Oikiara: GI-2633 errepidea itxita 11:30-12:30 bitartean (Oikiako poligonora arte).

  • Meagatik Zarautzera: GI-2633 bi noranzkoak zabalik egongo dira (Elkanorako bidegurutzea arte)

  • Meagatik Getariara: GI-3391 errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan 11:15-12:30 bitartean.

    • Gauza bera Balenziaga, Potzuaga, Magallanes, Akerregi, Erruera eta Eitzaga auzoetarako.

    • Zarautzetik zabalik 11:15-12:30 bitartean.

GETARIA:

  • Getariatik Zumaiara: N-634 errepidea zabalik egongo da, baina Gaztetape hondartzako bidegurutzea Ertzaintzak kontrolatuko du, kirolarien sartu irtenak lehenetsi eta babesteko. Trafiko beraz, gelditu egingo da momentu puntualetan (lasterkariak igarotzen direnean).

    • Gauza bera Askizu eta San Prudentziotik

  • Getariatik Meagara: GI-3391 errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan 11:15-12:00 bitartean.

    • Balenziaga, Potzuaga, Magallanes, Akerregi, Erruera eta Eitzaga auzotik Meagara ere, berdin.

    • Zarautzetik zabalik 11:15-12:00 bitartean

  • Getariatik Zarautzera: N-634 errepidea itxita bi noranzkoetan 12:00-13:00 bitartean.

  • Meagatik zabalik 12:00-13:00 bitartean.

ZARAUTZ:

  • Zarautzetik Zumaiara: AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da, Getarian trafiko pilaketak ekiditeko.

  • Zarautzetik Getariara: N-634 errepidea zabalik bi noranzkoetan, baina Malkorbe  hondartzako bidegurutzea Ertzaintzak kontrolatuko du, kirolarien sartu irtenak lehenetsi eta babesteko. Trafiko beraz, gelditu egingo da momentu puntualetan (lasterkariak igarotzen direnean). 

Autobusei dagokionez, Lurraldebusek ohiko zerbitzua eskainiko du, nahiz eta, kirolarien segurtasuna bermatze aldera, ordutegi aldaketak egon daitezkeen.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide