Haurreskoletako matrikulazioa astelehenean zabalduko da

Baleike 2018ko apirilaren 27a

Apirilaren 30etik maiatzaren 11ra arte egongo da zabalik matrikulazioa Zumaiako haurreskoletan, Arrangoletan eta Eskola txikian. 0-2 urte bitarteko haurrentzako da, irailean, urrian edo azaroan hasteko. 

Datozen astetan ate irekiak izango dituzte bi haurreskoletan: Arrangoletan maiatzaren 7an, eta Aita Mari auzategiko Eskola Txikian maiatzaren 9an. Bietan 17:00etatik 19:00etara arte izan dira ateak zabalik.

Informazioa jasotzeko, edo matrikulatzeko telefono hauetara dei dezakezue:

Eskola Txikia: 943 865 345.

Arrangoleta: 943 862 292.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide