Zumaiako ontziak trainerilla ligako lehen jardunaldian

Baleike 2018ko apirilaren 29a

Atzo hasi zen aurtengo Gipuzkoako trainerilla liga. Orion jokatu zen lehen jardunaldia, eta Zumaiako ontziek emaitza txukunak lortu zituzten.

Telmo Deun arraun elkarteak hiru ontzi aurkeztu ditu aurtengo ligara. Emaitza onena jubenilek eman zuten; bigarren izan ziren Getariaren atzetik. Seniorretan, B ontzia laugarren izan zen Federazio kopan, eta A ontzia zazpigarren ligan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide