San Pedro danborrak Lourdesen joko du eta entseguak deitu ditu

Baleike

San Pedro danborrak Lourdes herrian joko du maiatzaren 27an, bertako udalak gonbidatuta. Saioa prestatzeko, entseguak deitu ditu. 

Entsegu hauek bihar hasiko dira, maiatzaren 2an, 20:00etan komentuan. Lourdesera joango ez direnei, baina San Pedro jaietan danborradan parte hartuko dutenei, dei egiten diete antolatzaileek entseguetara azaltzeko, festetako ekitaldirako balioko dutelako. Entseguetako hurrengo datak entseguetan bertan adieraziko dira.

San Pedro Danborrada elkarteak eskerrak eman nahi dizkie santelmoetako barrikei beraiekin batera jotzeagatik. Baita Eibarko txarangari ere beraiekin joango dela, Zumai Txarangak data horietan ezinezkoa zuelako.   

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide