Pertsona bat erreskatatu dute Orroagan

Baleike

Arratsaldeko 20:00ak aldera, larrialdi zerbitzuak Orroagara bertaratu dira eta haitzetan zegoen pertsona erreskatatu dute.

SOS Deiakek twitter bidez azaldu duenez, ezbeharra izan duen pertsona bertan arrantzatzen ari zen. Larrialdi zerbitzuak erreskatatu eta ospitalera eraman dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide