Getariako Triatloia irabazi du Helene Alberdik

Baleike 2018ko apirilaren 30a

Helene Alberdi Getariako Triatloiko helmugan. Argazkia: UK Hitza

Triatloi denboraldia ezin hobeto hasi du Helene Alberdik. Getarian nagusi izan da hasieratik amaierara.

Getariako triatloiarekin hasi da Euskal Herriko proben denboraldia, eta Helene Alberdik hasieratik erakutsi ditu bere intentzioak. Tropelaren buruan atera zen uretatik eta halaxe egin zuen lasterketa osoa helmugara arte.

Hauek dira Alberdik Getarian egindako denborak: igeriketan (750 metro) 12:55; bizikletan (20 kilometro) 43:29; eta korrika (5 km) 17:08; guztira, 1:13:32. Igerian eta bizikletan bera izan zen azkarrena, eta korrika bigarren denbora onena egin zuen. Bigarren sailkatu Irene Loizatek (1:15:52) ia minutu erdi kendu zion saltaka; baina, hala ere, ia bi minutu eta erdiko aldea atera zion Alberdik helmugan. Hirugarren postua Mireia Arrillagak (1:17:12) lortu zuen.

Gizonezkoen proban, Ander Garcia (1:03:41), Pello Osoro (1:04:45) eta Joanes Goitisolo (1:05:16) izan ziren azkarrenak. Guztira, 410 triatletak hartu zuten parte.

Zumaiako Triatloi Taldeak ere ordezkaritza zabala izan zuen. Azkarrena Joseba Amilibia izan zen, 1:10:33ko denborarekin.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide