Trainerilla ligako bigarren jardunaldia jokatu da gaur

Baleike

Gipuzkoako trainerilla ligako bigarren jardunaldia jokatu da gaur goizean Pasai Donibanen. 

Zumaiako hiru ontziek honako emaitzak lortu dituzte: jubenil mutiletan hirugarren, senior mutiletan, Federazio Sarian, laugarren; eta senior mutiletan, ligan, zortzigarren.

Hemen dituzue gaurko estropadak emandako denborak.

Hurrengo estropadak hauek izango dira: datorren larunbatean (maiatzak 5), Donibane Lohizunen, 18:00etan; eta igandean, (maiatzaren 6an), Getarian. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide