Bertan behera gelditu da argindar kontsumoaren informazioa jasotzeko tailerra

Baleike

Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datuak ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra zegoen antolatuta ostiralerako. Saioa, ordea, bertan behera gelditu da ez baitu jende nahikorik izena eman.

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua da, modu erraz batean, Gipuzkoako sektore ezberdinei energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak antolatzen du programa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide