Liher eta Kuartz taldeen kontzertua izango da bihar Gaztetxean

Baleike 2018ko maiatzaren 3a

Torreberri Gaztetxean ez dute atsedenik hartzeko gogorik. Bihar ere kontzertuak izango dira, 22:30etik aurrera. Bi talde igoko dira gaztetxeko oholtzara, biek ere blues eta stoner ukituko rocka jotzen dutenak: Liher eta Kuartz. Sarrera 5 euro izango da. 

Lide Hernando buru duen Liher laukote donostiarrak 2015ean atera zuen lehen maketa, Arrazoi gutxi, denbora asko izenekoa. 2016an Hauts izeneko lehen diskoa atera zuen, eta orain gutxi beraien hirugarren emaitza kaleratu du, Tenpluak erre izenekoa. Hemen duzue disko horretako kanta bat:

Bastidan 2016an sortutako bikoa da, berriz, Kuartz. Hauek ere bluesaren eta stoner rockaren munduan mugitzen dira, eta taldearen izen bereko lehen diskoa atera dute martxoan. Hemen entzun dezakezue kantu bat:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide