Musika eta dantza elkarteentzako diru-laguntza deialdia egin du Udalak

Baleike 2018ko maiatzaren 4a

Diru-laguntza eskatzeko epea maiatzaren 21ean amaituko da. Eskaerak Alondegia Kultur Etxean edo Udalaren erregistro nagusian aurkez daitezke bulego orduetan.

Musika eta dantza alorrean lan egiten duten elkarteen jarduera diruz laguntzeko 2018 urteko deialdia egin berri du Zumaiako Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Deialdi honen xedea da diru laguntzak emateko modua arautzea, eta haien onuradun izango dira herrian musika eta dantza arloan aritzen diren pertsonak eta elkarteak, beti ere, irabazi asmorik gabekoak direnean.

Arau-oinarriak eta agiriak eskuratzeko eta informazioa eskatzeko, Alondegira jo edo kultura@zumaia.eus helbidera idatzi daiteke. Eskabide orriarekin batera ondorengo agiriak erantsiko dira:

  • Diru laguntzaren eskaera normalizatua, I. eranskinean ematen denaren modukoa, behar bezala beteta.
  • Jardueraren memoria. Urte osorako jarduera egitasmoak hartuko dira kontutan.
  • Elkarte eskatzailearen ordezkari edo arduradun den pertsonaren NANaren fotokopia.
  • Identifikazio fiskaleko kodea adierazten duen agiriaren fotokopia.
  • Zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzarekikoak egunean betetzen direla kreditatzen duen agiria, eskaera orrian baimenik ematen ez bazaio Udalari halako datuak zuzenean lortzeko.
  • Hirugarrenaren ezagupenerako datuak.
  • Beste erakundeetan eskatu diren diru-laguntzei buruzko adierazpena edo, halakorik bada, jaso diren diru-laguntzena. II. eranskina.
  • Zinpeko aitorpena, diru laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela edo horretarako gaitasunik ez duela esanez legezko debekuan sartuta ez dagoela azalduko duena. 
  • Diruz laguntzeko aurkezten den programari dagokion gastuen eta diru-sarreren aurrekontua. III. eranskina.
  • Elkarte edo entitatearen urteko gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.
  • Proiektuan emakume eta gizonen ikuspuntua noraino kontuan hartzen den zehaztu beharko da. IV. eranskina.
  • Jardueraren hedapenean euskaraz zer eta nola egingo den aurreikusi beharko da. V. eranskina.

Udaleko elkarteen erregistroan izena eman dutenek ez dituzte aurkeztu beharko c), d) eta f) puntuan eska tzen diren agiriak.

Urteko ohiko jardueretako diru-laguntza 47.000 euro izango da. Aldiz, 2018 urterako ekimen zehatzek eta bereziek 13.000 euro izango dute. Informazio guztia beheko eranskinean.

Musika Diru-laguntzak.maiatzak 21 by baleike on Scribd

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide