Baionako uretan jokatuko den estropada bihar izango da 18:00etan. Getarian, igandean izango da, Arrantzale Egunaren baitan. Jardunaldia 11:00etan hasiko da.
Zumaiak hiru ontzi aterako ditu: jubenil mutilak, eta senior mutilak (Zumaia B Federazio Kopan, eta Zumaia A ligan).
Liga hurrengo asteburuan amaituko da seigarren eta zazpigarren jardunaldiekin. Azken estropada horiek Hondarribian eta Zarautzen jokatuko dira.