Ondo hasi ziren gauzak zumaiarrentzat. Kadete mailan, Gotzon Larrañagak eta Ekaitz Alcantarak 22-5 emaitzarekin irabazi zieten Egoitz Olaizolari eta Mikel Ezeizari. Ondorengo bi partidatan, baina, donostiarrak nagusi izan ziren. Jubenil mailan, Oier Larrañagak eta Julen Beristainek 12-22 emaitzarekin galdu zuten Asier Gabirondo eta Peru Salaberriaren aurka, eta nagusien mailan Jokin Iriondok eta Oihan Iribarrek 8-22 emaitzarekin Iker Urmeneta eta Mikel Arangurenen aurka.
Emaitza hauek kontutan hartuta, Donostia 1-2 jarri da aurretik. Datorren larunbatean Donostiako Atano III.a frontoian jokatuko da itzulerako jardunaldia, eta zumaiarrek bi partida irabazi eta donostiarrek baino 8 tanto gehiago egin beharko dituzte txapelketan aurrera egin nahi badute. Zaila, baina ez ezinezkoa.