Saridunak hauek dira: Ainhoa Mendizabal Idiakez, Joseba Amilibia Aranburu eta Itziar Unanue Garate. Zorionak! Aretoko leihatilan izango dituzue sarrerak zain. Besteoi gogoratu sarrerak salgai dituzuela turismo bulegoan, 4 euroan.
Sinopsia
Ulisesen istorioa bidaia baten istorioa da. Bidaia baita, azken finean, bizitzaren metafora, zailtasunen kontrako borrokaren eta zailtasunak konpontzeko moduaren isla. Peripeziaz eta jolasez betetako bidaia, non ekintza eta eszena bakoitza unibertso oso bat bihurtzen den. Ulisesi bere Itaka aurkitzen eraman gaitzala eskatuko diogu, ea guk ere gure Itaka aurkitzen dugun. Bizi bedi heroi greziarra!