Esku pilota txapelketako laugarren jardunaldiak emandakoak

Baleike

Zumaiako esku pilota txapelketa herrikoiko laugarren jardunaldia jokatu zen atzo arratsaldean Odieta pilotalekuan. Lau izan ziren jokatutako partidak. 

Hona hemen emaitzak:

Ander ODRIOZOLA-Alex ODRIOZOLA (*) 22 / EIZMENDI-JUARISTI 17
AIZPURUA-ASTIGARRAGA 22 / OIARTZABAL-MENDIZABAL 14
ANTIA-OLIDEN (^) 22 / GARCIA-ODRIOZOLA 21
BERIS-URBIETA 15 / TUMAS-ETXABE 22

(*) Joseba Martijaren ordez.
(^) Agirreren ordez.

Datorren ostiralean jokatuko da txapelketako bosgarren jardunaldia, honako norgehiagokekin:

ODRIOZOLA-MARTIJA / MANTEROLA-EIZAGIRRE
BEÑAT-ZENDOIA / BERIX-URBIETA
AIZPURUA-ASTIGARRAGA / EIZMENDI-JUARISTI
ANTIA-AGIRRE / TUMAS-ETXABE

A taldeko BEÑAT-ZENDOIA / BERISTAIN-URBIETA partidako galtzailea txapelketatik kanpo geratuko da, 2.ligaxkan parte hartzeko aukerarik gabe.  B taldean ODRIOZOLA-MARTIJA, MANTEROLA-EIZAGIRRE eta EIZMENDI-JUARISTI bikoteak launa punturekin berdinduta egonik, erabakigarriak izango dira, baita ere, ODRIOZOLA-MARTIJA / MANTEROLA-EIZAGIRRE eta AIZPURUA-ASTIGARRAGA / EIZMENDI-JUARISTIren arteko norgehiagokak. Hiru bikote hauetako bat txapelketatik kanporatua geratuko da.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide