14 ontzik hartu zuten parte esteopada honetan. 3,3 itsas miliako triangelu bati hiru buelta eman behar izan zizkioten. Getariako arratoiaren iparraldea eta Zarauzko hondartza arteko triangelua izan zen hau.
Ipar mendebaleko haize leuna izan zuten hasieran, eta lehen luzean borroka izan zen ontzi batzuen artean lehen buiara aurretik heltzeko. Buiari itzulia eman ondoren, Akelarre ontziak aurrea hartu zuen, baina haizearen indarra baretu egin zelako, ezin izan zuen distantzia handia lortu. Haizearen baretze horrek izan zuen eragina proban zehar. Hala, ontziek bi buelta bakarrik eman behar izan zioten triangeluari.
Atzetik borroka handia izan zen, maniobra ikusgarriekin, eta baita sailkapena irauli ere. Hala, Ai Ama ontzia izan zen azkenean estropadako irabazlea, Mastabakarra eta Akelarre ontzien aurretik.