Hiru bat orduko ibilbidea egin zuten mendizaleek. Goizeko 9etan abiatu ziren Zumaiatik. Araotzetik Orkatzategira igo ziren, eta Atxulotik jaitsita, Araotzera itzuli ziren. Bertako frontoian ogitartekoa jan ondoren, Arrikrutzeko leizezuloa ikusteko aukera izan zen. 18:30ak aldera itzuli ziren etxera.