Ekiten topaketen bigarren jardunaldia egingo da datorren asteartean

Urola Kostako Udal Elkartea 2018ko maiatzaren 8a

Eskualdeko ekintzaile eta enpresariei elkartzeko gunea dira Ekiten topaketak, lan giro egoki bat sortu eta ekintzaile eta enpresariei benetan interesatzen zaizkien gaiak partekatu eta horiei buruz hitz egiteko eta elkarrekin ekimen berriak garatzeko.

Hiru topaketa antolatu dira. Lehendabizikoa apirilaren 24an egin zen eta bertan, ekintzaile eta enpresarien behar eta erronkei buruz hitz egin zen. Bigarrena maiatzaren 15ean egingo da, eta bezeroak hobeto nola ezagutu landuko da. Topaketa 12:30etik 16:00etara izango da, Udal Elkartearen egoitzan.

Besteak beste, honako galdera hauei erantzungo zaie:

  • Nola zehaztu zein segmentutara zuzendu?
  • Zer ezaugarri dituzte gure bezeroek?
  • Zer jokaera mota dute nik asebetetzen dudan beharraren inguruan?
  • Zer beste baliabide ditut inguruan nire bezeroari balio gehigarri bat emateko?

 Informazio gehiago hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide