Dantza klasiko ikastaroa egingo da larunbatean Torreberrin

Baleike 2018ko maiatzaren 9a

Astindu dantza elkarteak antolatzen duen Maiatza Dantzan ekimenaren barruan, larunbatean dantza klasikoari egingo zaio tartea. Celine Illarramendiren laguntzarekin, dantza estilo honen ikastaroa emango da Torreberrin, haurrentzat goizez, eta helduentzat arratsaldean. 

Goizez haurrentzako ikastaroak izango dira: 10:00etatik 10:45era 5-8 urteko haurrentzakoa, eta 10:45etik 11:30era, 9-12 urteko umeentzakoa. Arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara, helduentzako saioak izango dira. Hastapen mailako ikastaroak izango dira. 

Parte hartzeko idatzi astindu.zde@gmail.com helbide elektronikora. Izen-ematea doan da.

Arratsalde horretan bertan, 18:30ean, zumba saioa izango da Kantauri plazan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide