Manu Alfonsok borrokaldia izango du larunbatean Astigarragan

Baleike

Zumaia Cuban Boxing klubeko Manu Alfonso boxeatzaileak borrokaldia izango du larunbat honetan Astigarragako kiroldegian (19:00etan). Zortzi borrokaldiz osatutako jaialdia izango da hau, eta Ruben Arredondo kubatarrak entrenatutako kirolaria 63 kiloko mailan lehiatuko da. Aurkaria Astigarraga bertako Oier izango da.  

Borrokaldi bakoitza hiruna minutuko hiru roundez osatuko da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide