Gipuzkoako Trainerilla Ligako bi estropada, seigarren eta zazpigarren jardunaldiak, larunbatean eta igandean jokatuko dituzte. Larunbatekoa Hondarribian da, 11.30ean, eta igandekoa Zarautzen, 11:00etan. Han izango dira Telmo Deun arraun elkarteko arraunlariak.
Traineru estropada ere bada larunbatean. Donostian izango da, Urumea ibaian, Añarbeko Ur Kontsorzioaren bandera. Mundaiz eta Maria Kristinako zubien artean izango da, sprint modalitatean, eta 17:00etan hasiko da. Emakumeen eta gizonen taldeak ariko dira. Han izango dira Zumaia gizonezkoetan. Lehia erakargarria izango da, bizia, eta aukera ona traineruak uretan ikusteko, udako sasoia gero eta gertuago dagoen honetan.