Zumaia eta Mutriku neurtuko dira Aitzurin larunbatean, zesta puntan, Herriarteko txapelketan

Baleike 2018ko maiatzaren 10a

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako zesta punta partidak jokatuko dira larunbat honetan, 17:30etik aurrera, Aitzuri frontoian. Zumaiako eta Mutrikuko pilotariak neurtuko dira, nagusien, jubenilen eta kadeteen mailetan.

Mutrikuko, Hondarribiko, Donostiako eta Zumaiako pilotariek hartuko dute parte Herriartekoan, zesta punta modalitatean. Lehen jardunaldi honetan, Aitzurin, mutrikuarren aurka arituko dira zumaiarrak. Honako pilotariek ordezkatuko dute Zumaia: seniorretan, Telmo Manterolak eta Unai Urangak; jubeniletan, Eduardo Aguirrek eta Cristian Saezek, eta kadetetan, Luken Aizpuruak eta Haritz Egañak.

Partida gehiago Aitzurin

Pilota maite duenak izango du bere zaletasun asetzeko aukera Aitzuri frontoian. Bihar hasi eta igandera bitartean makina bat partida jokatuko dira.

Bihar, 19:15ean hasita, honako partidak izango dira:

  1. Uranga (Zumaia) – Aristi (Beotibar), zesta punta banaka nagusiak.
  2. Aguirre (Zumaia) – Barrenetxea (Danok Bat), zesta punta banaka jubenilak.
  3. Lopez (Zumaia) – Andonegi (Danok Bat), zesta punta banaka jubenilak.

Igandean 10:30ean hasiko da jaialdia.

  1. Zumaia – Tolosa, 2. urteko alebinak.
  2. Zumaia – Añorga 3, infantilak.
  3. Lizeaga (Mundarro) – Alcantara (Zumaia), eskuz banaka 4 terdian. Kadeteen 1. maila.
  4. Larrañaga (Zumaia) – Salaberria (Alde Zaharra), eskuz banaka 4 terdian. Jubenilen 1. maila.
  5. Etxabe (Zumaia) – Igor Txurruka (Lagunak), eskuz banaka 4 terdian, nagusiak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide