Zozkatu ditugu 'Cyrano' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2018ko maiatzaren 10a

Izpiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen familia osoarentzako antzerkia izango da bihar, 19:00etan, Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako sarrerak zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Helduentzako bi sarrera bikoitz, eta haurrekin joateko beste bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu. Hona hemen saridunak:

Helduentzat: Arantza Ostolaza Linazasoro eta Ainhoa Aristi Legarra.

Haurrekin joateko: Iera Urkidi Unanue eta Ihintz Linazisoro Garate. 

Zorionak. Aretoko leihatilan izango dituzue sarrerak zain. Besteoi gogoratu sarrerak aurrez salgai dituzuela turismo bulegoan, 7 euroan helduentzat, eta 4 euroan haurrentzat. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide