Bertsotan Jai ekimenaren baitan, bertso afaria egin zen Beheko Plaza jatetxean santelmoetako repetizioetako ostiralean. Bertan, Getariako, Oikiako eta Zumaiako bertsolariek herri arteko desafioa ospatu zuten, eta getariarrak atera ziren garaile.
Bihar, desafioaren bigarren saioa izango da Getariako Akerregi Txiki txakolindegian, eta oraindik sarrerak erosteko aukera dago 25 euroan. Horretarako Getariako Alamedatik Habanerara bertso eskolako kide batekin jarri behar da harremanetan.
Hirugarren desafioa Oikian ospatuko da baina oraindik eguna eta lekua zehazteke dago.