M&J Ikastetxean Konfiantzaren Pedagogiarekin hasitako bidean, pauso bat gehiago ematera goaz hurrengo ikasturteari begira. Orain arte ikastetxeetako haur eta gazteentzako izandako jangela zerbitzuetatik haratago doan proiektu bat bideratu dugu beste entitate eta profesional batzuekin elkarlanean. Bide honetan, gure filosofia eta eskola egiteko erarekin bat egin du Auzolan enpresak eta elkarlanean abiaraziko dugu proiektu hau. Ohiko jangela zerbitzuetatik aldenduz, gure filosofia eta eskola egiteko erarekin bat eginez, ikastetxean bertan sortu dugu proiektua. Jangela zerbitzu estandarretik aldendu eta atal bakoitza aztertu eta mimatuko duen proiektua da.
Arlo pedagogikoa lantzeaz gain, ikastetxeko sukaldea eraberritu eta ikastetxean bertan hasiko gara janaria prestatzen. Baina ez da hor geratuko, jatekoa momentuan eta bertan prestatzeaz gain, erabiliko ditugun produktuak ere balio erantsi bat izango dute. Zumaia eta bailaran ekoiztutako barazki eta elikagaien alde egin dugu apustua.
Proiektuak atal ugari ditu eta eraldaketa ikaragarria izango da. Horretarako sukaldari bat beharko da hurrengo ikasturtetik aurrera ikastetxean.
Zumaia edo inguruko sukaldari baten bila gabiltza.
Eskatzen den gutxieneko titulazioa :
· Erdi mailako Lanbide Heziketa : Ostalaritza eta Turismoa edo Ostalaritzan esperientzia.
· Hizkuntza : Euskara
Baloratuko da:
• Taldeentzako sukaldaritzaren sektorean ezagutza izatea.
• AKPKAren eta elikagaien manipulazioaren gaineko ezagutzak.
Proiektuaren ezaugarriak kontuan harturik, konpromisoa eta ekimena izatea asko baloratuko da. Ikastetxeko hezkuntza elkartearekin eta bereziki haur eta gazteekin harreman egokia eraikitzeko pertsona irekia eta zintzoa izatea ere ezinbestekotzat jotzen dugu. Azkenik aipatu, ikastetxeko hezkuntza sistema osatzen duen konfiantzaren pedagogiak duen markoa ezagutzeko prestutasuna izatea ere beharrezkoa dela.
Interesa duen edonork, ikastetxean bertan utzi dezake curriculuma edota baita posta elektroniko hauetara bidali ere: ikastetxea@mariatajose.eus edo taguiar@ausolan.com