Lehen ligaxka amaituta, ostiralean hasiko da bigarrena sei bikoterekin

Baleike 2018ko maiatzaren 12a

Esku pilota txapelketa herrikoiko lehen ligaxkaren azken jardunaldia jokatu zen atzo Odieta pilotalekuan. Hala, erabakita geratu da zer sei bikote pasako diren bigarren ligaxka jokatzera. 

Hona hemen atzo jokatutako partidetan izan ziren emaitzak:

Alex ODRIOZOLA(*)-MARTIJA 22 / MANTEROLA-EIZAGIRRE 12
LAZKANO(^)-ZENDOIA 13 / BERIX-URBIETA 22
AIZPURUA-ASTIGARRAGA 22 / EIZMENDI-JUARISTI 9
ANTIA-AGIRRE 22 / ZULAIKA(+)-ETXABE 21

(*) Ander ODRIOZOLAren ordez
(^) BEÑATen ordez
(+) TUMASen ordez

Bosna bikoteko bi taldetako ligaxkak jokatu ondoren, sei bikote izango dira talde bakarrean denek elkarren aurka bigarren ligaxka jokatuko dutenak. Sailkatutako ordenaren arabera jarrita, hauexek:

A taldetik: ANTIA-AGIRRE, TUMAS-ETXABE eta GARCIA-ODRIOZOLA.

B taldetik: AIZPURUA-ASTIGARRAGA, OIARTZABAL-MENDIZABAL eta ODRIOZOLA-MARTIJA

Ostiralean jokatuko da bigarren ligaxkako lehen jardunaldia, 18:00etan hasita, partida hauekin:

OIARZABAL-MENDIZABAL / ODRIOZOLA-MARTIJA
GARCIA-ODRIOZOLA / AIZPURUA-ASTIGARRAGA
ANTIA-AGIRRE / TUMAS-ETXABE

BEÑAT eta ZENDOIA arituko dira epaile lanetan.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide